XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ganbiamendu horiek ez dira nola-nahizka gertatu; bi gisatakoak izan dira: - pastoralak ixtorio zenbaiten errepresentatzeak izan badira beti, piskanaka, teatro jokuak gero eta gehiago erregela batzuren barnean finkatuak nagusitu zaizkio kondakizunari.

- errepresentamodua ere publikoaren eta mendearen arabera, aldatu da.

a) Lehenbiziko eboluzionea 18. mendearen hondarrean jada gertatua zen(11) Lehenago beste aldaketak izan zirela ez da dudarik. Adibidez, Egiategik dioelarik: , arrunt xehetasun berria ematen digu, geroztik ez baita holakorik izan (ikus T. Peillen. Euskera,1981, 2) eta, parte handi batez, gaien aldatzeak ekarri duela iduri luke.

Pastoral zaharrenetan, adibide gisa St Julien eman daiteke, ongi ikusten da, pastoralegilea hurbiletik jarraikitzen zaiola oinarrian den kondagaiari, teatro jokuak honen arabera ematen baitira beti (zernahi mirakuilu, eta suplizio erakutsiz).

Aldiz, gero, ohartzen gara pastoral egileek teatro joku batzu oinarritzat harturik, beren textua haien arabera moldatzen dituztela; zenbaitetan, egiten ahal ez dutelarik, ez dira beldur ixtorioz aldatzeko.

Gauza hori batailekin nabaritzen zaigu oroz gainetik:(...).